XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.4. Material, tresna eta lanabesen prozesua eta fabrikazioa
4.4.1. Moldeaketa, pintura, marrazki eta grabatu lanetarako tresnak fabrikatu.

- Zurezko espatulak fabrikatu eta eraiki lurrez edo buztinez modelatzeko.

- Alanbrezko sarebegiez baheak eraiki, lurra behatzeko.

- Kartulinaren neurriko karpeta bat egin kartoi gogorrean, pintura eta marrazki lanak gordetzeko.

- Erregela haundi eta luzeak fabrikatu, orma-pintaketan erabiltzeko.

- Iltze, destorlojagailu hondatu, eta abarrez burdinazko burilak fabrikatu.

- Argi-mahai bat eraiki, marrazkian eta gardenkietan erabiltzeko.

- Ile eta zuntz sintetikoez pintzelak fabrikatu.

- Langargailu bat eraiki.

4.4.2. Zenbait material fabrikatu: pintura, kola, pasta...
- Luz naturalez eta kolaz tenperak fabrikatu.

- Zuri espainia, kola eta koloratzaileak erabiliz tenperak fabrikatu.

- Pintura plastikoei koloratzaileak gehitu, kolore eta nahastura ezberdinak lortzeko.

- Egindura ezberdinetako pinturak fabrikatu, beraiei harea, hautsak, lurrak, errautsa, e.a. gehituz.

- Kolak fabrikatu, irinaz eta beste zenbait sistemaz baliatuz.

- Papereztatzeko kolaz, aldizkari-paperaz, higienezko paperaz,... txontxongiloak eraiki eta modelatzeko paper pastak fabrikatu.
- Fixadoreak fabrikatu.

4.4.3.Txapazko eta zurezko lanabes sinpleak fabrikatu.

- Zurezko mailuak fabrikatu, gubiak kolpekatzeko.

- Txapazko edo zurezko zenbait espatula fabrikatu.

- Pintzelak gordetzeko euskarria eraiki.

4.5. Brikolaiaren oinarrizko teknikak ezagutu eta erabiltzeari ekin.
4.5.1. Paretak pintatzeari eta papereztatzeari ekin.

- Paretak pintatzeko material ezberdinen erabilera ezagutu: brotxa ezberdinak, arrabolak,...